bost gradu zero azpitik

2005/5/8

otsoarena

Saila: malutak

Nigan dagoen otsoa, zugan dagoen ardiaren parean eseri da. Ez dago keinurik gure artean. Hari fin batek eusten du unea. Ahula, hauskorra, fragila. Eta desagertu gintezke, bata besteari begira, gure bizitzan kolpeka idatzitako orriak sutan desagertzen diren bezala. Errauts ahul, hauskor eta fragil izan arte.

2005/4/18

arraina

Saila: malutak

Arrain txikia olatu errepikaezinarekin maitemindu da duela 27 segundu. Baina bere memoria laburrak ahaztu egin du dagoeneko. Eta itsaso hotz zabalean dirau arrain txiki umilak, olatu errepikaezinekin behin eta berriz maitemintzen. Eta 27 segundu igaro baino lehen, ahazten.

2005/3/23

lorem ipsum

Saila: malutak

Lore ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit, sed diam nonummy nibh euismod tincidunt ut laoreet dolore magna aliquam erat voluptat. Lore ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit, sed diam nonummy nibh euismod tincidunt ut laoreet dolore magna aliquam erat voluptat.

Eta bat-batean, aharrausika egin nuen.

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here